XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), honako helburu hauk lortu behar ditu errejio politikak: - Ekonomi eta demografiz lurralde despopulatu batzuren ondoan beste eskualde saturatuegiak gerta ez daitezen aurrerapen orekatsu bat lortu behar da, ekonomi mailak desekonomi atzerapen gerta ez daitezen ahaleginduz.

- Lurrari antolamendu egoki bat eman eta ekintzak arrazionalki banatu Euskadiko zabalgo osoan.

- Bizi maila homogenoagoak lortu behar dira eta euskaldun guztiek aukera berdinak ukan behar dituzte nahiz eta bizileku desberdinetakoak izan.

B) Guzti honen erdiespenerako, honako ekintza maila hauk proposatzen ditu E.S.B.-k: - Lehenengo, eta politika errejional oro posible egitearren, eskualde bakoitzaren eta euskal ekonomi osoaren beharrei erantzun diezaiekeen komunikabideen azpiegitura sare bat desarroilatu.

- Politika orekatsu eta ezkongestiozko bat Gipuzkoa eta Bizkaiako zonalde saturatuetan (Bilbo Handia, Deba Arroa, etc.), berorietan gero eta ajetzenago doakigun bizigiroa eta gero eta txartzenago doakigun bizi mailaren prozesu honekin bukatzeko.

- Nekazal teknologia. Baserriko ekoitzen industriaztapena bultzatu, nekazaritza selekzionatu eta produktibitate handi bat posible den Hego Euskadiko lurralde hauetan (Errioxa, Erribehera,etc.).

- Araba eta Nafarroako erdialdeen desertupenari alto eman, industria arin eta kutsadura gabeak eraikiz.

D) Lurralde historiko diren Lapurdi, Xuberoa eta Nafarroako Seigarren Merindadea euskal nazioaren behar-beharrezko zati dira.

Nabarmena da, errejio horiek frantses estatu jakobino eta zentralistaren administralgopean jasaten duten abandonu eta pobretasuna, behin ekonomiaz, kulturaz, etniaz, geografiaz, historiaz izaera bat bera osatzen zuten Hegoaldeko anaiengandik muga zentzugabe batez uxatuak izan zirenez gero.

Halabaina, atzera ezineko Europarantzako integrapenak batasun egunak itxadon erazten dizkigu gure herriarentzat.

Guzti honengatik, E.S.B.-k, muga hori gero eta lausotzenago doan neurrian, Ifar Euskadirekiko harremanak potentzia daitezen proposatzen du, inbertsioak errejio haietan ugalduz, langileak trukatuz eta komunikapen eta kultur harremanen bidez, benetako batasunarantzako bidean.